ostirala, urria 3

Eskerrik asko guztioi!


Eskerrik asko denagatik kuadrilla, primeran egon naiz zuekin kurtso hauetan. Espero dut asko ikasten jarraitzea, eta batez ere zintzoak izatea! Ziur nago andereƱo berriarekin oso ondo moldatuko zaretela. Zeozer nahi izanez gero hemen egongo naiz beti bezala, nire e-maila: adrian.eskola@gmail.com

Muxu handi bat!



asteartea, iraila 23

"Euskaraz bizi nahi dut" lasterketa

Pasa den larunbatean "Euskaraz bizi nahi dut" lasterketa egon zen Errontegiko jaietan. Bertan gure klaseko Almikek parte hartu zuen, baita gure maisuak ere. Hona hemen Almikek bidalitako argazki batzuk. Eskerrik asko!





astelehena, iraila 15

astelehena, iraila 8

osteguna, ekaina 19

Erosketan joan gara!

Karmelerekin erosketak egiten ikasi dugu matematiketan, horretarako primerako merkatu bat prestatu dugu!
Jolasten ikasi!

ostirala, ekaina 13

Asmakizuna


Bi mendien arteko
tiro zaratatsua,
sudurra ixteko
moduko tiro
usaintsua.

osteguna, ekaina 12

Eskuetan!

Kurtso amaierarako kanta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Eskuetan" kanta izango da. Etxean entseatu!

Eta gogoratu, bizitza gure eskuetan dagoela!

ostirala, ekaina 6

Asmakizuna

Zuek beti ni joka,
eta ni berriz beti zuen jokoan.

ostirala, maiatza 30

Asmakizuna



Baditut sei aurpegi, 
bakoitzean hainbat begi, 
baina ez aho, 
ez belarri, 
zertarako ditut hainbeste aurpegi?

asteartea, maiatza 27

Finalistak gara!

Naiaren marrazkia finalista geratu da lehiaketan! Orain guztion artean irabazi behar dugu botoa ematen. Bakarrik ekainaren 1a arte daukagu! Kontatu familiari eta lagunei!

 https://premium.easypromosapp.com/p/24661
LOGO MRBROC

ostirala, maiatza 23

Asmakizuna


Image and video hosting by TinyPic


Itxita, makila,
zabalik, teilatua,
euriarekin puztu eta
eguzkiarekin ahaztu.

igandea, maiatza 18

Pupi Bizkaiko Dantzari egunean (Elorrio)

Zelako argazki polita bidali digun Almikek! Elorrion ospatu den Dantzari Egunean egon da gure Pupi, Lutxanako "Amaia" taldearekin. Eskerrik asko!


ostirala, maiatza 16

Asmakizuna

Azala laranja,
kapela berdea,
lurpean bizi da
untxien platera.

asteazkena, maiatza 14

Euskara da Euskal Herri!

Hemen daukazue Euskararen asterako kanta, ea lortzen dugun ondo ikastea. Letra eta edalontzien tutoriala ere jarri dizkizuet.

 Gogoratu, Euskara da Euskaldun egiten gaituena!


Letra  eta tutoriala>>

ostirala, maiatza 9

Asmakizuna


Hankak ditu baina ez da
ibiltzen, ezta ni ere
gainean banaiz esertzen.

igandea, maiatza 4

Aste Santuko oporrak

Hemen helbide elektronikoz bidaltzen dituzuen argazkiak ipiniko ditugu. Zuen oporren txokoa izango da.

- Leire Cantabrian egon da, eta bi argazki polit hauek bidali dizkigu:



- Almike, Aste Santua ospatzen bere ahizpekin, Urkiola eta Aiala:

 Olabeagatik ondo pasatzen

 Llano auzoan "feria de abril" ospatzen.

Ostiral Santuan, Bilboko alde zaharretik

- Alba Madriletik egon zen, eta Euskaraz hau bidali digu. Primeran!
"Aste Santuan Madrilen egon ginen, osaba eta izekoren etxean. Gauza asko egin genituen: futbolean jolastu, El Retirora joan... eta El Chorro parkera, Segovian, paseoa ematera eta urjauzi polit bat ikustera."


ostirala, apirila 11

Asmakizuna


Atso zimurtsua
txarkerian ekimentsua
erratzean du
bidaiatzen
eta ume guztiak
izutzen.

osteguna, apirila 10

Peto berdeak

Aste honetako "peto berdeak" klaseko papera birziklatzera joan dira ontzi urdinera.

Aner eta Saul 

ostirala, apirila 4

Asmakizuna - Ezetz asmatu!


Ama dut hitz-motela,
aita abeslari,
zuria dut azala
eta bihotza hori.

igandea, martxoa 30

Pupiren ustekabeko bisita!

Ostiralean Pupi gure eskolara etorri zen eta berarekin abesten eta dantzatzen primeran pasatu genuen. Opari batzuk ere ekarri zizkigun, gure liburu batzuk sinatuta eta eskolako liburutegirako karnetak!



ostirala, martxoa 28

9. Asmakizuna



Eguzkia eta euria batera 
zazpi kolore kalera.

asteazkena, martxoa 26

Clothes game

Put on your clothes before it starts raining! A game to practise clothes vocabulary (trousers, jeans, shoes, sweater, raincoat, gloves, underpants, socks, T-shirt, boots, hat, cap, belt, shirt, tie, jacket...).

ostirala, martxoa 21

8. Asmakizuna


Zeruan zintzilik 
izarrak bezala.
Urez beterik
bustitzen da dana.


astelehena, martxoa 17

ostirala, martxoa 14

7. Asmakizuna - Ezetz asmatu!



Mahaira atera ohi dira 

ez da jaten ezta edaten
 
bai ordea ebaki eta banatzen 

Zertaz ari gara?_______ 

osteguna, martxoa 13

Eskolaz kanpoko abenturak

Klasean ikusi, entzun eta irakurri dugun ipuina ipintzen dizuet. Ondo pasa!



ostirala, martxoa 7

VI. Asmakizuna



PUNTAN PUNTA BI,
ATZEAN ZULO BI
ZER NAIZ NI?

asteartea, martxoa 4

Bikoteka irakurtzen!

Klasean bikoteka irakurtzen, laguntzen, ikasten eta ondo pasatzen! 


"Gogoratu irakastea ikasteko modu on bat dela eta ohar zaitez ikasleari lagunduz zu ere gauza asko ikasten ari zarela!"

ostirala, otsaila 28

V. Asmakizuna



BOST LAGUN DIRA: 
BATA TXIKIA, 
BESTE BAT LODIA, 
BESTE BAT LUZEA, 
BESTE BAT ALFERRA 
ETA AZKENA LANGILEA.

astelehena, otsaila 24

Walking in the jungle!

Let's take a walk in the jungle!



Lyrics:

ostirala, otsaila 21

IV. Asmakizuna

BETI DAGO ZUTIK 
ETA EZ DAKI IBILTZEN. 
HIRU BEGI DITU, 
GORRI, BERDE, HORI, 
ZUK ASMATU HORI.

asteartea, otsaila 18

Maisu, zer da Afrika?

Herri bat? hiri bat? pertsona bat?

Atzo klasean galdera asko eduki genituen Afrikaren inguruan, baina maisuak dana ez dakienez, Google-n bilatu genuen. 

"Google Earth" tresna ere erabiltzen ikasi genuen, bertan mundu osoa ikusteko aukera daukagu.

Animatzen zarete? deskargatu eta bilatu zuen etxea, Afrika, eskola... bidaiatu etxetik mugitu gabe!

Google Earth

larunbata, otsaila 15

III. Asmakizuna


Gona luzea du 
mihia motza, 
urrutitik entzuten da 
haren kantu hotsa.

ostirala, otsaila 14

San Valentin - Maite zaitut!

Kaixo!
Gaur San Valentin eguna denez, Pirritx, Porrotx eta Marimototzen "Maite zaitut" kanta abestuko dugu.


asteazkena, otsaila 12

Baserriko animaliak

Baserriko animalia batzuen izenak ikusiko ditugu argazki hauen bidez. Hauek ikusi eta gero, nahi baduzue, letra-zopa bat egin dezakezue. Ondo pasa!
 

astelehena, otsaila 10

Lagunen eskua - Solas egiteko ipuinak

Eguraldi txarra daukagula aprobetxatuz, hurrengo ipuina irakurtzea gomendatzen dizuet. "Lagunen eskua".
Irakurri eta gozatu!

http://www.solasegitekoipuinak.net/audio-liburu/lagunen_eskua1.html

ostirala, otsaila 7

2. Asmakizuna

Kobazulo hori 
beti dago hezea, 
hesi zuriz inguratua 
han bizi da herensugea. 

Zer da?

osteguna, otsaila 6

At the zoo!

Great song to learn!

And a game to play! The Animal Maker. Zenbat puntu lortu dituzue?

asteartea, otsaila 4

Create an animal jungle

Here you go a new game to create an animal jungle! lets play!

Animal jungle

astelehena, otsaila 3

Agate Deuna

Bihar, Otsailak 4, Agate Deuna abestuko dugu gure eskolan. Hemen dauzkazue ospakizun honi buruzko datu gehiago!

ostirala, urtarrila 31

Asmakizuna

Ostiralero asmakizun bat ipiniko dugu blogean. Hona hemen lehenengoa. Ezetz asmatu!! 

ZURI-ZURIA,
BETI HEGAKA,
EHIZTARIA ETORTZEAN BETI PRESAKA.
NOR NAIZ?




*Iruzkinetan idatzi erantzuna, zuen izenarekin mesedez.

osteguna, urtarrila 30

Ongi Etorri!!!!!

Ongi etorri La Inmaculadako 1.A mailako blogera!! Hemen argazki eta bideo interesgarriak jarriko ditugu, baita Pupi maskotaren berriak ere.

Argazkia: SM editoriala

The Finger Family

Playing with fingers and family! Are you ready?

Play with family: - Game

asteazkena, urtarrila 29

Ingurun mineralak aztertzen!

Inguruko klaseetan mineralak aztertzen ibili gara. Primeran pasatu dugu taldeka lan egiten!