ostirala, maiatza 30

Asmakizuna



Baditut sei aurpegi, 
bakoitzean hainbat begi, 
baina ez aho, 
ez belarri, 
zertarako ditut hainbeste aurpegi?

asteartea, maiatza 27

Finalistak gara!

Naiaren marrazkia finalista geratu da lehiaketan! Orain guztion artean irabazi behar dugu botoa ematen. Bakarrik ekainaren 1a arte daukagu! Kontatu familiari eta lagunei!

 https://premium.easypromosapp.com/p/24661
LOGO MRBROC

ostirala, maiatza 23

Asmakizuna


Image and video hosting by TinyPic


Itxita, makila,
zabalik, teilatua,
euriarekin puztu eta
eguzkiarekin ahaztu.

igandea, maiatza 18

Pupi Bizkaiko Dantzari egunean (Elorrio)

Zelako argazki polita bidali digun Almikek! Elorrion ospatu den Dantzari Egunean egon da gure Pupi, Lutxanako "Amaia" taldearekin. Eskerrik asko!


ostirala, maiatza 16

Asmakizuna

Azala laranja,
kapela berdea,
lurpean bizi da
untxien platera.

asteazkena, maiatza 14

Euskara da Euskal Herri!

Hemen daukazue Euskararen asterako kanta, ea lortzen dugun ondo ikastea. Letra eta edalontzien tutoriala ere jarri dizkizuet.

 Gogoratu, Euskara da Euskaldun egiten gaituena!


Letra  eta tutoriala>>

ostirala, maiatza 9

Asmakizuna


Hankak ditu baina ez da
ibiltzen, ezta ni ere
gainean banaiz esertzen.

igandea, maiatza 4

Aste Santuko oporrak

Hemen helbide elektronikoz bidaltzen dituzuen argazkiak ipiniko ditugu. Zuen oporren txokoa izango da.

- Leire Cantabrian egon da, eta bi argazki polit hauek bidali dizkigu:



- Almike, Aste Santua ospatzen bere ahizpekin, Urkiola eta Aiala:

 Olabeagatik ondo pasatzen

 Llano auzoan "feria de abril" ospatzen.

Ostiral Santuan, Bilboko alde zaharretik

- Alba Madriletik egon zen, eta Euskaraz hau bidali digu. Primeran!
"Aste Santuan Madrilen egon ginen, osaba eta izekoren etxean. Gauza asko egin genituen: futbolean jolastu, El Retirora joan... eta El Chorro parkera, Segovian, paseoa ematera eta urjauzi polit bat ikustera."